Pilota, bertsoak, herri kirolak, trikiti festa eta herri afaria Santio Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Arkume jaterako txartelak hilaren 21a baino lehen eskuratu behar dira. Utzitako argazkia.

Festa aurreko igandean pala txapelketako finalak eta kotxe zaharren igoera

Santio festak umorez datoz aurten ere. Uztailaren 24tik 27ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina aurreko igandean ere izango da festaren seinalea.

IGANDEA, UZTAILAK 21

• 11:00: Aranoko pala txapelketako finalak.

• 12:00: Kotxe zaharren igoera. 

OSTEGUNA, UZTAILAK 24

• 18:30: jaiei hasiera emango dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik. Umeentzat bonba japonesak eta buruhaundiak.

• 19:00: artisau azoka karpan.

• 20:00: tortilla txapelketa eta herriko sagardo eta produktuen probaketa.

• 22:00: XXXII. Mus txapelketa San Roke elkartean.

OSTIRALA, UZTAILAK 25 - SANTIO EGUNA

• 11:00: Meza.

• 12:00: Arano-Goizueta arteko betiko pilota partida.

• 17:00: herri kirolak. Aizkoran Ruben Saralegi eta Ander Erasun; harriarekin Izeta II.

• 19:00: Bertso saioa: Julio Soto, Unai Agi­rre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzen, Aritz Zerain.

• 21:00: trikiti festa IZER eta ALABIERekin.

• 22:00: Herri afaria. Bakoitzak berea moldatuta.

• 22:00: Ilargipeko zinea.

ARTISAU AZOKA

Parte hartu nahi dutenek Udaletxera (948 514045) edo  645 727765 telefonora deitu behar dute lehenbailehen.

LARUNBATA, UZTAILAK 26

• Goizean: arkumea erre­tzen jarriko da plazan. Goiza girotzeko fanfarrea ibiliko da he­rrian barrena.

• 14:00: arkume jatea.  (Txartelak erosteko azken eguna uztailaren 21a. Txartelak salgai daude Kontsejun, Goizuetako Amaia kafetegian, Herrerako Zumardin, Ereñozuko Irrintzin, Urnietako Kantoin eta Hernaniko Deportibon). Bazkal ondoren fanfarrearekin kantu saioa. Arra­tsaldean, puzgarriak.

IGANDEA, UZTAILAK 27

• 10:00: Meza. 

• 11:00 Jubilatuentzat hamaiketakoa.

• 12:00: Pilota partidak.

• 14:00: jubilatuen bazkaria, Jexux Mari eta Xabier Legarreta bertsolariekin. Bazkarirako izena Kontsejun eman behar da uztai­laren 21a baino lehen.

• 17:00: Ume jolasak eta kARANOkea.

• 18:30 Txokolatada.

• 19:00 Arno ganadutegiko aziendak.

• 23:00 TXIMELETA plaza taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun