Handia izan da Gure Esku Dago ekimenak herrian izan duen arrakasta. Girotzen joateko antolatu diren ekitaldiak asko izan dira eta guztietan parte hartzea handia. Eta nola ez, ekainaren 8an, egun handian, aresoarren esku ere badagoela erakutsi nahi izan zuten. Autobusean haur, gazte eta helduak Itzara joan ziren, jan edanak hartuta eta eguzkitik babesteko beharrezko guztiak ere ez ziren falta izan. Giro ederra nagusi, oroitzapen ederra gorde dute beren buruetan. Bezperan Areso eta Tolosa lotuz ibilaldia egin zuten eta eguraldi bikaina lagun, irteera polita izan zen.