Udaleku irekiak antolatu dituzte uztailaren 14tik abuztuaren 8ra

Juana Mari SAIZAR 2014ko ekainaren 26a

Iazko udaleku irekietan, Peru Harrira irteera egin zuten Artxiboko argazkia.

San Juan bezpera ere ospatu zen, gonbidatu sorpresa eta guzti

Haurrek pasa den astean bukatu zuten aurtengo ikasturtea eta udako oporrak aprobetxatzen hasiak dira dagoeneko. Aurten, pasa den urtean bezalaxe herrian bertan ere izango dute entretenimendua San Ferminak bukatu orduko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra bitartean goizetan udaleku irekietan ederki pasatzeko aukera izango dutelako urrutira joan gabe. Egunero,  goizeko  11:00etatik 13:00era izanen dira. Aurreko urteetan bezalaxe, monitoreak arduratuko dira joku, eskulan, irteeren... antolaketaz eta dagoeneko monitore lanetarako aukeraketak bukatzear daude. Irteera bereziak ere egin ohi dituzte, pasa den urtean adibidez, Leitzako Peru Harri museora eta igerilekura ere joan ziren. Horrelako jarduerak aberasgarriak dira herritarren­tzat. Haurrei goizetan herrian bertan zerbait berezia egiteko aukera eskaintzeaz gain,  monitore lanetan ari­tzeko herritarrei deialdi irekia egiten zaielako. Pasa den urtean oso ongi atera zen eta ea aurtengoan ere iazko arrakasta errepikatzen den!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun