Ekainaren 7an egin zen seigarren aldiz, Sagardo Eguna Leitzan. 20 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoak. Ohitura denez, 19:00etan ireki ziren lehenbiziko botilak eta guztira 1055 hustu zituzten. Pesta polita osatu zen eta plazak itxura ederra hartu zuen, jendez beteta. 800 edalontzi inguru banatu ziren. Herriko zenbait tabernak pintxoak eraman zituzten dastaketarako, zehazki: Adur, Beatrizenea, Jubi, Musunzar, Txoko, Peritza, Gaztañaga, Torrea, Zirkulo eta Sagasti jatetxeak.