Sormensena tailerrak uztailean Atekabeltzen

JM BARRIOLA 2014ko ekainaren 26a

Izen emateko epea ekain bukaerara arte

Sormena landu eta jendearen sormen sena esnatzeko asmotan, tailerrak antolatu dituzte. Uztailean izanen dira,  goizez, Atekabeltz he­rrigunean eta eskaintza zabala izanen da, adin desberdinetara egokitutako tailerrak eskainiko dituztelako.
 
Uztailaren 1etik 3ra, 12 urtetik gorako emakumeen sormen sena esnatzeko tailerra prestatu dute. Uztailaren 7tik 10ra berriz, 3 urtetik gorako haurrek beraien Artista Liburua sortzeko aukera izanen dute elementu desberdinak margotu, moztu eta itsatsiz.  
 
Amaitzeko uztailaren 21etik 24ra, 6 urtetik gorako haurrek kaleetan zehar interesa­tzen zaizkien gauzak margotzeko aukera izanen dute, horretarako eginen den tailerrean.
 
Interesatuek izena eman beharko dute ekain bukaera baino lehen, sormensena@gmail.com helbidera idatzita edo  677340685 edo 665244269 telefonoetara deituta.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun