Xabier Perurena leitzarrak bere lehen pelikula aurkeztuko du sorterrian

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 25a, 09:41

‘Parle vu euskara’ filmaren bi emanaldi eskainiko dituzte ostiralean eta igandean

Ekaineko azken asteburuan, bere lehen pelikula aurkeztuko du Xabier Perurena leitzarrak sorterrian. Bi emanaldi antolatu dituzte, lehenbizikoa ekainaren 27an, ostiralean 22:00etan eta bigarrena ekainaren 29an, igandea, iluntzeko 20:00etan.

Ekaineko azken asteburuan, bere lehen pelikula aurkeztuko du Xabier Perurena leitzarrak sorterrian. Bi emanaldi antolatu dituzte, lehenbizikoa ekainaren 27an, ostiralean 22:00etan eta bigarrena ekainaren 29an, igandea, 20:00etan.

Grabaketa lanak Leitzan egin zituzten duela bi urte eta bertan, herriko aktoreek eta Goenkaleko batzuk parte hartu zuten. Jose Migel Elosegi “Luze”k antzerkirako egin zuen gidoi baten moldaketa da. “Parle vu euskera” izena du lanak eta komedia bat da. Xabier pelikularen zuzendaria izateaz gain, aktore lanean eta montaiaz ere arduratu da. «Ilusioz egindako lana» da eta herritarren gustukoa izatea espero du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun