Lehengo larunbatean, ekainaren 21ean, Goizuetako Umore abesbatza Hernaniko San Joan festetan izan zen, Ereñotzuko Ozenki abesbatza eta Hernaniko Kantuzekin batera, kalez kale Aurorak kantatuz, azken urte hauetako ohitura jarraituz. Ikusi argazkiak
Aurrera begira ere han-hemenka ibiltzekoa da Umore Ona Abesbatza. Ekainaren 27an, ostiralean, abesbatza Andoainen abestuko du, Kaletxikiko festetan, 20:00etatik aurrera.
Uztailaren 20an, berriz, Peralta-Azkoienen ospatuko den Nafarroako Auroron 38. Bilkurara joanen dira elkarrekin abestera Hernani eta Goizuetako Abesbatzakoak. Hernanitik 20 lagun eta Goizuetatik 30 joanen dira, 50 abeslari guzira.