Amorruaren aurkako txerto kanpaina egingo da herrian datorren ekainaren 16an, astelehenean 16:00etan udaletxe azpiko trinketean. Txerto hau hartzeko lau hilabetetik gora izan beharko dute txakurrek eta nortasun agiria eta txakurraren kartila aurkeztu beharko dira. Kontuan hartu behar da bi urtetik behin derrigorrezkoa dela txakurrak txertatzea. Identifikatzea eta txertatzea 39,50€ kostako da, txertatzea soilik 17,80€ eta jabetza aldaketa egiteko 8€ ordaindu beharko dira.