Herritarrak sasoi betean, txapelak lortu eta lortu

Juana Mari SAIZAR 2014ko ekainaren 12a

Itxaso eta Leire, Beasainen lortutako sariekin. JM Saizar

Gipuzkoako emakumezkoen I.trontza txapelketa irabazi dute Onsalo eta Astiazaranek

Itxaso Onsalo aresoarra eta Leire Astiazaran zizurkildarrak irabazi dute lehenengo aldiz egin den Gipuzkoako emakumezkoen tron­tza txapelketa. Beasainen izan zen saioa, eta partaideek 45 ontzako enbor orizontalari 10 korte egin behar izan zizkioten. Lau bikote aritu ziren lehian eta probaren amaieran, gure bikotea izan zen denborarik onena lortu eta garaipena eta txapela eskuratu zituena. Lan ordu asko eta esfortzu handia egin dute hau lor­tzeko baina azkenean egindako lanak eman du fruitua! Zorionak bikote!

Anartz Olano herriko pilotariak ere  partidak jokatzen eta txapelak irabazten jarrai­tzen du,  argazkian Espainiako Txapelketa irabazi ostean Apeztegia bikotearekin ageri da. Ez da lortu duen txapela baka­rra Irurtzunen ere garaile atera baitzen Azanza lagun zuela.Txapelketa gehiago ere jokatzen ari da, tartean Ma­llabiakoa. Pozgarria da herriko kirolariak emaitza onak lortzen ari direla jakitea, jarraitu lanean eta zorionak!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun