Euripean, baina jende ugari ibili zen ekainaren 1ean egin zen Kultur Aroko artisau azokan. Guztira 60 postu izan ziren ikusgai. Larrua, bitxigintza, jostailuak, papera, zura, janariak, saskiak... ikusi eta erosteko aukera bikaina izan zen. Artisauak zuzenean lanean ikusi eta galderak egiteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Horien artean begirada gehienak, egurra lantzen duten artisauek bereganatu zituzten, ikusgarriak ziren ezpela eta olibondoekin egindako sukaldeko lanabesak, altzariak, zuhaitz zainekin egindako artelanak... Aspaldiko partez kaikugilea ere izan zen bertan lanean.