360 herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dago giza-katean

JM BARRIOLA 2014ko ekainaren 12a

Giza-kate erraldoia egin zen ekainaren 8an eta 360 leitzarrak parte hartu zuten bertan, eskualdetik guztira 850 inguruk. Leitzatik 7 autobus irten ziren, Izara joateko eta giza-kateko 110. kilometroan elkarri eskutik eutsita jartzeko. Hain juxtu kataluniarren ondorengo kilometroa zen hau. Pesta giroa nagusitu zen, “Nazioa  gara,  erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da” lelopean Iruñea eta Durango lotu ziren egunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun