133 korrikalari III. Herri Krosean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 12a

Felix LOIARTE

Unai Señoranek irabazi zuen hirugarrenez

Maiatzaren 25ean jokatu da Goizuetako III. krosa. Batetik, 64 neska-mutikok parte hartu zuten txikien kategorian. Helduen lasterketan 69 pertsonak eman zuten izena baina eguraldi txarragatik, gutxiago atera ziren azkenean. Gizonezkoetan lehenengoa, hirugarren urtez ja­rraian, Irurako Unai Señoran Bengoa izan zen (32:18). Bigarren  Raul Gomez Margallo izan zen eta hirugarren Cipri Burcio. Emakumezkoetan, irabazlea, Cristina Loeda Soto  izan zen (38:55). Herritarren artean Martin Etxe­berria eta Ane Zinkunegi izan ziren onenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun