Urtero bezala, ikasturtea bukatu orduko udarako ikastaroen eskaintza egin du Guraso Elkarteak. Gutxienez zortzi haurrek eman behar izaten dute izena eta azkenean bi ikastaro atera dira aurrera: igeriketa eta kirola.
Igeriketako ikasleak uztailaren 1etik 30era dira, astelehenetik ostiralera goizero joango dira Hernanira autobusean. Kirola aukeratu dutenak, berriz, astean hirutan elkartuko dira. Hirugarren astean piragua ikastaroa eginen dute Fagollagan.