Maiatzaren 15az geroztik kulturaren bueltan hamaika ekimen antolatu dituzte Leitzan. Kultur aroaren baitan, hutsik egiten ez duen hitzordua egin dute ekainaren 7an, Sagardo Eguna.
Kultur aroko hitzordu garrantzitsua Sagardo Eguna izan ohi da. Duela zazpi urte antolatu zuten lehenengoz eta urtetik urtera jende gehiago erakartzen duen ekitaldia da. Aurten ekainaren 7an izaneda. Ohikoa denez, iluntze partean, hogei sagardogileren sagardoa dastatu eta pintxo ederrak jateko aukera izan dute. Eguraldi bikaina lagun izan zuten eta jendetza bildu zen.
Añota, Astarbe, Arratzain, Calonge, Iparragirre, Izeta, Lizeaga, Oiharte, Oianume, Petritegi, Satxota, Zabala, Zalbide, Oialumezar, Barkaiztegi, Gartziategi, Olaizola, Gaztañaga, Toki Alai eta Martintxoneako sagardoaz gozatu zuten Leitzako plazara bildutakoek.