Sagardo eguna ekainaren 7an ospatuko dute Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 6a

Hogei sagardotegi baino gehiagoren sagardoa dastatzeko aukera izanen da plazan. Artxiboko argazkia

55 artisauren postuek jantziko dute herriko plaza igande honetan

Maiatzaren 15az geroztik kulturaren bueltan hamaika ekimen antolatu dituzte Leitzan. Kultur aroaren baitan, hutsik egiten ez duen hitzordua eginen da ekainaren 7an, Sagardo Eguna.

Maiatzaren 15az geroztik kulturaren bueltan hamaika ekimen antolatu dituzte Leitzan. Kultur aroaren baitan, hutsik egiten ez duen hitzordua eginen da ekainaren 7an, Sagardo Eguna.

Kultur aroko hitzordu garrantzitsua Sagardo Eguna izan ohi da. Duela zazpi urte antolatu zuten lehenengoz eta urtetik urtera jende gehiago erakartzen duen ekitaldia da. Aurten ekainaren 7an izanen da. Ohikoa denez, iluntze partean, hogei sagardogile baino gehiagoren sagardoa dastatu eta pintxo ederrak jateko aukera izanen da txanpon gutxi batzuen truke. Eguraldi ona egiten badu, herriko plazan jarriko dituzte postuak eta euria egiten badu berriz, udaletxeko karrapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun