128 korrikalari bildu zituen Goizutrail probak bere lehen edizioan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Gizasemeen, emakumeen eta herritarren podiuma. Felix LOIARTE

Ismail Razga santurtziarra eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan ziren irabazleak

Maiatzaren 17an jokatu zen Goizuetako lehenego Goizutrail mendi lasterketa. Korrika egiteko eguraldi bikaina izan zuten kirolariek, nahiz eta mendian laino pixka bat zegoen. Laisterketan 128 per­tsonak parte hartu zuten. Ismail Razga santurtziarra eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan ziren irabazleak.
 
Gizonezkoetan, Ismail Razga Santurtzia­rra izan zen lehenbizikoa. Ia 22 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egiteko, ordu bat, 47 minutu eta 21 segundo behar izan zituen. Unai Santamaria hernania­rra bigarren izan zen (1:51:57) eta hirugarren Azpeitiako Imanol Larra­ñaga izan zen (1:54:08).
 
Emakumezkoen artean, Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen irabazlea 2 ordu, 18 minutu eta 8 segundoko denborarekin, bigarren Uxune Tena urnietarra (2:20:44) eta  hirugarren Irantzu Ibarrondo (2:47:05).
 
Herritarren artean onena Martin Etxebe­rria izan zen eta herriko lehenengoa izateaz gain sailkapen orokorreko hamabigarren lekuan iritsi zen (1:59:37). Benetan bikain aritu zen Goizuetako gaztea. Aipatzekoa da herriko 14 korrikalarik parte hartu dutela lasterketan.
Lasterketa bukatu ondoren denek izan zuten dutxatzeko aukera eta ondoren sari banaketa eta zozketak egin ziren bitartean hamaiketakoa ere eskainizitzaien .
Eguna oso ongi joan zen, eta antolatzaileen helburuak bete ziren. Goizuetan mendi lasterketa bat egiteko gogoa zegoen eta datorren urtekoa oraindik ere arrakastatsuagoa izan dadin lanean jarraituko dute, aurtengo edizioa aztertu, eta  hobetu daitezkeen gauzak hobe­tzeko lanean jardungo dute Umore Ona elkartekoek. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun