Udalak parte hartze prozesua jarri du abian

JM BARRIOLA 2014ko maiatzaren 29a

50.000 euro zertara bideratu erabakitzeko

Herritarren hitza en­tzun nahian, Leitzako udalak parte hartze prozesua antolatu du ekainean. Udal-aurrekontuaren zati bat, zehazki  50.000 euro, jarriko ditu he­rritarrek zertan erabili erabaki dezaten. Horretarako hiru bilera burutuko dira ekaineko hiru ostiraletan zehar. Deialdia irekia da, eta nahi duen herritar orok parte hartu dezake. Lehengo bilera, ekainaren 6an izanen da eta bertan herriaren diagnosia eginen da. Bigarren bileran, ekainaren 13an,  lehentasunak finkatu eta azkenekoan, ekainaren 20an, diru kopuru hori nora bideratu erabakiko da.
 
Herritarrak bileretara gonbidatu eta ezin duenak ere iritzia eman ahal izanen du Astiz eta Maimur liburu dendetan, Udaletxean eta Osasun Etxean jarrita dauden buzoietan. Beraz, Udalak leitzarrak animatu nahi ditu kultura, hezkun­tza, ongizatea, zerbitzuak, kirola, euskara, aisialdia edo besteren gaineko proposamenak egitera.
 
Modu honetan udalak kudeaketa publikoa herrita­rrekin batera burutu nahi du, leitzarrak diru publikoaren kudeaketaren parte eginaz eta parte-hartzearen bitartez herriko beharrak asetuko dituen eraikun­tza kolektiboa sortuz. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun