Egur loteak

Juana Mari SAIZAR 2014ko maiatzaren 29a

Etxerako egur loteak eskatzeko epea maia­­tzaren 19an ireki zen eta ekainaren 5a arte egongo da zabalik. Aurtengo ak pasa den urtekoak bezalaxe bost tona eta erdiko loteak izango dira, eta lotea eskuratzeko moduak ere iazko hirurak: Egur lotea etxeraino ekartzeko eskatzen duenak 170 euro ordaindu beharko ditu. Egur lotea atera eta pistaren kontra uztea aukeratzen duenak 70 euro  eta lotea bota eta eramatearen ardura beregain har­tzen duenak berriz 35 euro ordaindu be­harko ditu. Loteen zozketa ­ekainaren 17tik 20ra eginen da. Lotea eskura­tzeko asmoa dutenek udal bulegoan egin ­beharko dute eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun