Ikasleei diru laguntza ematea erabaki du Udalak, heziketa eta hezkuntza gastuak ordaintzeko. Laguntza horiek jasotzeko baldintza batzuk bete beharko dituzte: 2013 urtean egindako ekintzak izan beharko dute. Egiaztatzen den gastuaren %50 ordainduko da, beti ere gehienez 100 euro ordainduz urte eta ikasleko. Eskatzaileak 16 urte baino gutxiago izan beharko ditu, Areson erroldatua egon, hezkuntzan egindako gastuak agiri bidez egiaztatu eta kirolen kasuan jarduerak ezingo dute lehiakorrak izan. Interesa dutenek idazkaritzan eskaera egin beharko dute ekainaren 5a baino lehen.