65 txirrindularik parte hartu zuten ekainaren 1ean Goizuetako Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren bosgarren edizioan. Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta lohia izan zuten txirrindulariek ibilbidean, baina halere umorez eta indartsu osatu zituzten 50 eta 32 kilometroko ibilbideak. Ikusi argazkiak
Bietan ere mendiko pistak, xenda teknikoak, erreka ttikiak, jeitsiera dibertigarriak izan zituzten txirrindulariek. Bi abituallamiento gune ere izan zituzten eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera.
Urtero bezala goizuetar mordo bat aritu zen laguntzen ibilbidean zehar, baita suhiltzaile boluntarioak ere. Hauei eta Goizuetako udalari ere eskerrak eman nahi dizkiete Iskibi kanpinetik «hemen utzitako land roverra eta megafoniagatik». Proba ez da lehiakorra, baina ailegatzen lehenbizikoa Axier Otaño hernaniarra izan zen, 2 ordu eta 18 minutun egin zuen zeharkaldi osoa. Eta herriko lehena eta azkena (goizuetar bakarra zen eta) iker Apezetxea izan zen.