Antolaketan burubelarri aritzeaz gain, lasterketan ere parte hartu zuen herriko korrikalari talde berriak, propio egindako kamixeta eta guzti. Goizuetan mendi lasterketa bat egiteko gogoa zegoen eta egiteko gaitasuna eta mendia badagoela ikusi da, beraz, datorren urtekoa oraindik ere arrakastatsuagoa izan dadin lanean jarraituko dute. Antolatzaileen partetik «mila esker lasterketan parte hartu duten guztiei, lasterketa egiteko bere laguntza eman diguten laguntzaile guztiei eta batez ere eskerrik asko eguna ongi atera zedin mendian eta herrian musutruk lanean aritu diren 85 herritar baino gehiagori».