Iskibi BTT zeharkaldia bosgarren aldiz eginen da

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

32 eta 50 kilometroko ibilbideak aukeran izan dituzte txirrindulariek

Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren bosgarren edizioa eginen da ekainaren 1ean, igandean. Izen ematea 09:00etan hasiko da eta irteera 10:00etan izango da. Parte hartzeko, Internet bidez eman daiteke izena www.kirolprobak.com webgunean, 12 euro ordainduta eta bes­tela, egunean bertan, 16 euro ordainduta. 

Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 50 kilometro izanen ditu, 1.300 metroko desnibel akumulatuarekin eta laburrenak 32 kilometro, 1.000 metroko desnibelarekin. Bietan ere mendiko pistak, xenda teknikoak, erreka ttikiak, jeitsiera dibertiga­rriak izanen dituzte txi­rrindulariek. Gainera, aurten hobekuntza ba­tzuk egin dizkiote ibilbideari, zati berriak gehituz. Zeharkaldia parte hartu behar dutenek larunbat gauean Iskibi kanpinean doan lo egiteko aukera ere izanen dute aurtengoan. Proba egunerako 12 euroko menua ere prestatu dute Iskibin, bertan bazkaldu nahi dutenen­tzat. 

Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran,  luntxa , opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera ere izango da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun