Iskibi BTT zeharkaldia bosgarren aldiz eginen da ekainaren 1ean Goizuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Dena prest dago Goizuetako Iskibi BTT zeharkaldirako. Utzitako argazkia

32 eta 50 kilometroko ibilbideak aukeran izan dituzte txirrindulariek

Goizuetako Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren bosgarren edizioa eginen da ekainaren 1ean, igandean. Izen ematea 09:00etan hasiko da eta irteera 10:00etan izango da. Parte hartzeko, Internet bidez eman daiteke izena www.kirolprobak.com webgunean, 12 euro ordainduta eta bestela, egunean bertan, 16 euro ordainduta.

Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 50 kilometro izanen ditu, 1.300 metroko desnibel akumulatuarekin eta laburrenak 32 kilometro, 1.000 metroko desnibelarekin. Bietan ere mendiko pistak, xenda teknikoak, erreka ttikiak, jeitsiera dibertigarriak izanen dituzte txirrindulariek. Gainera, aurten hobekuntza batzuk egin dizkiote ibilbideari, zati berriak gehituz. Zeharkaldia parte hartu behar dutenek larunbat gauean Iskibi kanpinean doan lo egiteko aukera ere izanen dute aurtengoan. Proba egunerako 12 euroko menua ere prestatu dute Iskibin, bertan bazkaldu nahi dutenentzat.

Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera ere izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun