133 korrikalari bildu zituen Goizuetako III. Herri Krosak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 26a

Gizaseme nahiz emakumezkoen artean hiru lehenbizikoak eta herritarrik onenak podiumean. Utzitako argazkia

Gizonezkoetan Irurako Unai Señoranek irabazi du aurreko bi edizioetan bezala eta emakumezkoetan Cristina Loeda nafarrak

Maiatzaren 25ean, igande goizean jokatu da Goizuetako hirugarren krosa. Eguraldia ez zuten lagun izan baina hala ere jendea animatu zen, batzuk izerdi pixka bat botatzera, eta beste batzuk, hauek animatzera. Ikusi argazkiak

Maiatzaren 25ean, igande goizean jokatu da Goizuetako hirugarren krosa. Eguraldia ez zuten lagun izan baina hala ere jendea animatu zen, batzuk izerdi pixka bat botatzera, eta beste batzuk, hauek animatzera. Ikusi argazkiak

Alde batetik txikiek izan zuten aukera korrika egiteko, denera 64 neska mutikok hartu zuten parte bi kategoriatan eta denentzat izan zen oroigarriren bat.

Helduen lasterketan 69 pertsonak zuten izena emanda. Gizonezkoetan lehenengoa, hirugarren urtez jarraian, Irurako Unai Señoran Bengoa izan da. Honek 3 kilometroko zirkuituari hiru itzuli emateko 32:18 minutu behar izan zituen, benetan marka ederra. Bigarren Raul Gomez Margallo izan zen, irabazlearengatik 41 segundora eta hirugarren Cipri Burcio Encabo, hau bigarrengoarengatik 23 segundora iritsi zen.

Emakumezkoen artean, irabazlea, Cristina Loeda Soto nafarra izan zen eta honek 38 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren Amaia Lacalle Prieto andoaindarra izan zen eta hirugarren Raquel Beruete Echecon nafarra.

Herritarren artean onena gizonezkoetan Martin Etxeberria izan zen eta herriko lehenengoa izateaz gain, sailkapen orokorreko bosgarren lekuan iritsi zen, 34:23 denbora bikaina eginaz. Herriko lehenengo emakumea Ane Zinkunegi izan zen, 51:16ko denborarekin. Hauek ere hirugarrenez jarraian errepikatu dute herriko lehenengoen sarian.

Sailkapenak

Lasterketa bukatu ondoren denek izan dute dutxatzeko aukera eta ondoren sari banaketa eta zozketak egin diren bitartean, hamaiketakoa ere eskaini zaie parte hartzaile guztiei.

Nahiz eta eguraldi kaxkarra izan, eguna oso ongi joan da eta antolatzaileek duela bi urte berreskuratutako ohiturari jarraipena emanez, balorazio ona egin dute korrikalariez gain, animoak ematera ere herriko kaleetan jende dezente bildu delako. Umore Ona elkartearen partetik, «mila esker parte hartzaile guztioi eta antolakuntzan musu-truk lagundu diguten guztioi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun