Maiatzaren 25ean eginen da Goizuetako hirugarren herri krosa. Goizeko 11etan abiatuta 9 kilometroko lasterketa osatu beharko dute proba nagusiko partehartzaileek. Aurretik, 10:30ean abiatuko dira 10 urte arteko haurrak (800 metro) eta 10:45ean alebin, infantil eta kadete mailakoak (1.800 metro).
Izen ematea egin daiteke www.kirolprobak.com helbide elektronikoan (10 euro) edo egun berean (euro). Herritarrek 8 euro ordaindu beharko dute. Zubimuxu aterpeak eskaintza berezia dauka, izen-ematea, bezperako afaria, lotarako lekua eta gosaria 40 eurotan.
Sariei dagokienez, gizon nahiz emakumezkoen kategorietako irabazleek txapela, bildotsa eta botil bat ardo jasoko dute, bigarrenek bina txuleta eta botil bat ardo eta hirugarrenek baserriko oilasko bat eta botil bat ardo. Herriko lehenbizikoek bildotsa eta botil bat ardo izanen dute saritzat.