Dena prest dago larunbatean eginen den Goizuetako I. Maratoi Erdirako

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Mandoegiko gailurrera 9. kilometroan ailegatiko dira partehartzaileak. Utzitako argazkia.

Gehienez ere 150 lagunek parte hartuko dute

Goizuetako plazatik abiatuko da larunbat honetan, maiatzak 17, lehe­nengo aldiz eginen den Goizutrail maratoi erdia. 09:00etan hasiko da eta mendiko eta basoko bideetan barrena, korrikalariak Mandoegira igoko dira, ibilbideko 9. kilometroan. Mandoegin ba­rrena eginen dituzte ondoko kilometroak eta gero herrirako bidea hartuko dute. Ibilbideak 21, 5 kilometro ditu eta 1.512 me­troko desnibel positiboa.
 
Larunbatera bitarte www.kirolprobak.com webgunean apunta daiteke, 20:00 arte. Egunean berean, berriz, 08:30 arte izena ematen ahal izanen da.
Partehartzaile kopurua mugatua da, gehienez 150 lagunek parte hart­zen ahal izanen baitute.
 
SARIAK
Seniorren mailan, emakumezko zein gizonezkoetan, irabazleek txapela eta 150 euro jasoko dituzte, bigarrenek 100 euro eta hirugarrenek 50 euro. Beteranoetan, berriz, emakumezko eta gizonezko irabazleek Goizuetako produk­tuekin osatutako lotea es­kuratuko dute. Horrez gain, helmugaratzen diren emakumezko eta gizonezko herritarrek 100 eurona hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun