Abel Barriolak lortu du binakako txapela ere

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

13-22 irabazi zieten finalean Olaizola II eta Arretxabaletari

Abel Barriolak eta Juan Martinez de Irujok osatutako bikoteak irabazi du eskuz binakako txapelketako txapela, maiatzaren 4an Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Aimar Olaizolari eta Andoni Aretxabaletari 13-22 irabazita. Hiruna berdindu ondotik, beti aitzinetik ibili ziren Iberokoa eta Leitzakoa, eta markagailuan estutasunik igaro gabe ailegatu ziren 22. tantora.
 
Urdinek, irabazleek, estu hartu dute Aretxa­baleta, eta ez zioten Olaizola II.ari jokoan nahi beste sartzen utzi. Goizuetako aurrelariak ere ohi baino pilota gehiago galdu zituen, eta Irujo eta Barriola, be­rriz, sendo aritu ziren. Lei­tzarra izan zen partidako pilotaririk onena.
 
Binakako txapelketan lehen txapela du Barriolak, eta, horrela, hiru txapelketa handiak (buruz burukoa, binakakoa eta lau t'erdikoa) irabazi dituzten pilotarietako bat izatera igaro da, Retegi II, Arre­txe, Irujo eta Olaizola II.arekin batera. «Ilusio berezia egin dit ni ez nagoelako ohituta txapelak irabaztera. 12 urte pasa dira aurrekotik, 12 urte gogor lanean» zioen.
 
Irujok, be­rriz, bosga­rren aldiz jantzi du binakako txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun