Larunbat honetan, maiatzaren 17an, Leitzaldeko Gure Esku Dago eguna ospatuko da Areson. Larraun, Lekunberri, Araitz, Betelu eta Leitzako biztanleekin batera denon artean antolatutako festa eguna izango da. Guztioi ekainaren 8an egingo den giza katean kilometro berberean egotea egokitu zaigu, 110. kilometroa hain zuzen.
Leitzaldekoak ez dira kilometro horretan egongo dira bakarrak, beraiekin batera izango dira besteak beste Bortzirietako, Basaburuako, Ultzamako eta Odietako herritarrak. Ekaineko ekitaldirako prestatzen joateko, hemen doa larunbateko pestako egitaraua:
Goizean zehar musika, fanfarrea, graffiteroak, buru handiak, izango dira herrian eta pintxoak dastatzeko aukera ere izango da. 11:00etan haurrentzako jokoak eta tailerrak antolatu dituzte eta eguerdiko 12:00etan kalejira egingo da herrian musikoekin. Segidan, herrien arteko herri kirol saioa antolatu dute.
Eguerdiko ordubietan eskualdeko giza katea osatuko da eta ondoren Gure Esku Dago dantza egingo da plazan. Herri bazkaria izango da gero bertsolariek alaituta. Arratsaldean zehar futbolin txapelketa eta taloak izango dira eta pesta borobiltzeko erromeria Gabezin taldearekin. Gainera egun osoan zehar taberna eta metro, material eta kamisetak saltzeko gunea jarriko dute.