Giro ederrean joan dira aurten ere Txinoko festak. Urtero, auzoko familia bati egokitzen zaio txupinazoa botatzea eta aurten, Igor Elizegi eta Lurdes Loiartek, Beñat eta Egoitz semeekin batea bota dute. Julio Sotok eta Xabier Legarretak bertso saio polita eskaini zuten. Euriaren ondorioz, Txino eta herriaren arteko desafioa, oka jokoan, eskolako frontoian egin behar izan zuten. Azkenean Txinokoak nagusitu ziren. Zubiondoko mus txapelketan, Martin eta Jon Uitzi suertatu ziren txapeldun, finalean Miel Salaberriari eta Xubiriri irabazita.