Nafarroako Kirol Jokuen finalak jokatu dira Labriten eta herriko bi bikotek lortu zuten txapela herriratzea. Maiatzaren 1ean, 3. mailako haurren kategorian, Umore Onako Manex Apezetxea eta Asier Huizik 18 eta 10 irabazi zieten Berriozarko Medel eta Etxeberriari. Maiatzaren 3an, lehen mailako haurren kategorian, Umore Onako Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxeak 18-10 irabazi zieten Esteribarko Maia eta Beteluri.