Herri Krosak hirugarren edizioa beteko du

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Larunbat honetan berriz, Goizutrail mendi lasterketa eginen da

Larunbat honetan eginen da lehen aldiz antolatutako Goizutrail mendi lasterketa eta horren informazioa luze eta zabal aurkituko duzue kirol orrialdetan. Baina ez da hori maiatzeko kirol hitzordu garrantzitsu bakarra, izan ere maiatzaren 25ean eginen baita hirugarren herri krosa ere. 
 
Goizeko 11etan abiatuta 9 kilometroko lasterketa osatu beharko dute proba nagusiko partehartzaileek. Aurretik, 10:30ean abiatuko dira 10 urte arteko haurrak (800 metro) eta 10:45ean alebin, infantil eta kadete mailakoak (1.800 metro).
 
Izen ematea egin daiteke www.kirolprobak. com helbide elektronikoan (10 euro) edo egun berean (euro). Herritarrek 8 euro ordaindu beharko dute. Zubimuxu aterpeak eskaintza berezia dauka, izen-ematea, bezperako afaria, lotarako lekua eta gosaria 40 eurotan.
 
Sariei dagokienez, gizon nahiz emakumezkoen kategorietako irabazleek txapela, bildotsa eta botil bat ardo jasoko dute, bigarrenek bina txuleta eta botil bat ardo eta hirugarrenek baserriko oilasko bat eta botil bat ardo. Herriko lehenbizikoek bildotsa eta botil bat ardo izanen dute sari­tzat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun