Sei bikote ariko dira frontenis txapelketan

Juana Mari SAIZAR 2014ko maiatzaren 15a

Juana Mari SAIZAR

Maiatzaren 24an hasiko dira frontenis txapelketako partidak eta sei bikote ariko dira nor baino nor.  Bikote guztiek jokatu beharko dute elkarren kontra, ligilla motakoa baita txapelketa. Azken aldian herriko plaza betea egoten da: batzuk entrenatzen, besteak jolasean, pilota hotsa da nagusi.  Umeak ere beraientzat txapelketa antolatzeko eskatzen hasiak dira, hemen badago etorkizuna!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun