Igandean maiatzaren 4an Natur Bideen Eguna ospatu zen, Plazaolaren 100 . urteurreneko testuinguruan. Eguraldi ona egin zuen eta jende ugari bildu zen geltoki zaharrean. Artisauen postuak eta erakusketak bisitatu eta herriko dantzari txikien eta Aralar musika eskolako ikasleen emanaldiaz gozatu zuten. Arratsaldean plazan Ortzadar taldearen eskutik dantzan aritzeko aukera ere izan zuten ausartenek