Apirilaren 30ean liburuak ardatz hartuta, ekitaldi ugari antolatu zituzten Erleta eskolan. Hasteko 3.mailatik hasi eta 6. maila bitarteko ikasleek egindako I.Olerki Bilduma liburua aurkeztu zuten. Gela bakoitzetik aukeratutako hiruzpalau olerki irakurri zituzten. Haur Hezkuntzako ikasleek ipuin bat marraztu eta idatzi zuten mural eder batean. L.H.ko 1. Zikloko ikasleek berriz, ipuin bat gaitzat hartuta, marrazki erakusketa prestatu zuten. Era berean Liburuaren festa izaki, gela bakoitzean jasotako “liburu berezien” bilduma jarri zuten ikusgai.