Gizarte Zerbitzuetako Berdintasun Teknikaria aldatuko da

JM BARRIOLA 2014ko maiatzaren 15a

Amaia Zalbak, Gizarte Zerbitzuetako Berdintasun Teknikariak, utzi egingo gaitu eta joan au­rretik herria agurtu eta «eskerrak eman» nahi izan ditu «bi urte luze hauetan Berdintasun Plana egiteko eta aurrera eramateko inplikatu zareten guztioi».  Batzordetan, bileretan, ekimenetan edota bestelako jardueretan parte hartu dutenei zuzendu zaie batez ere «plazer handia izan da zuekin lan egitea, eta zuen gogo eta inplikazioa ezinbes­tekoa izan da. Mila esker modu batean edo bestean nere lana erreztu didazuen guztiei». «Eskualde honetan dagoen indarra eta lanerako gogoa» izan dira gehien aberastu dutena, «eta hemen ikasitakoak ez dira gutxi izan, bai lan arloan zein arlo pertsonalean ere» gaineratu du. Berdintasunaren arloan tinko jarraitzeko gonbita egin die herritarrei «horretan jarraituko dut nik ere beste leku batzuetatik! Bihotzez, eskerrik asko!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun