Hondakin organikoak sortzen duen arazoaz eta konpostajeaz aritzeko bilera egin zen maiatzaren 9an udaletxean, Mendialdeko Mankomunitateak abian jarri duen sentsibilizazio kanpainaren baitan.
Vermican-ek egindako azterketaren ondorioen arabera, Aranora biltzera joateak kilometro asko egitea suposatzen du. Beraz, hondakin organikoak herrian bertan kudeatuko balira konpostajearen bidez, problemaren zati handi batekin bukatuko litzateke. Urtean 11-12 tona hondakin organiko biltzen dira, kontenedore berdean jasotzen denaren %45a. 121 biztanle erroldatu eta 85 etxebizitza daude herrian. Etxebizitza gehienak familia bakarrekoak dira Honela, udalerrian sortzen den organiko guztia konpostatzeko, nahikoa izango litzateke etxeko konpostagailuak banatzea eta 2-3 auzoko konpostagune jartzea. Onura guzti hauetaz aparte, kalitate handiko ongarri organiko naturala lortuko litzateke (udalerrian bertan erabiltzeko).
Horregatik, eta herritarrak dagoen arazoaz informatuak egoteko egin zen bilera. Dena den, prozesu luze baten lehen urratsa besterik ez zen izan eta aurrerantzean ere izango da gaiaz hausnartzeko aukera.