Leitzako itzulia 17 bazkidek egin zuten

Fernando ETXEBERRIAr 2014ko maiatzaren 15a

Fernando ETXEBERRIA

Apirilaren 24an, 17 laguneko taldea bildu zen Leitzako mendietatik barna ibilaldi bat egiteko asmotan.  Eguraldi aurreikuspenak ez ziren oso onak baina metereologoek ez zuten bete betean asmatu eta aterkia gutxitan ireki behar izan zuten lau orduko ibilbidean. Herriko plazatik abiatu eta Santa Kruz ermitarantz joan ziren. Haize-errotetatik pasa ondotik, aska ondoan indarrak berritu eta Erasote auzorantz jo zuten. Hortik, Plazaolako trenbidetik barna, irteera puntura iritsi ziren. Eguerdiko ordubietan, Arakindegian bazkaldu zuten. Zorionak zuri abestia abesteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek ibilaldiaren antolatzaileetako baten urtebetetzea izan zelako biharamunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun