Mendialdea Mankomunitateak 650 kilo konpost banatu ditu Leitzako bizilagunen artean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 16a

200 bat lagunek parte hartu zuten konposta banatzeko egunean. Utzitako argazkia

Maiatzaren 10ean ospatu zen Leitzaldeko Haur, Guraso eta Eskolen XV. Topaketa eta Konpostaren Egunaren baitan

Mendialdea Mankomunitateak kalitate bikaineko 150 kilo konpost banatu ditu maiatzaren 10ean, Leitzaldeko Haur, Guraso eta Eskolen XV. Topaketa jardunaldian. Banatutako konpost hori Leitzako 72 familiaren hondakin organikoak kudeatzeko 2013ko azaroan jarri ziren hiru konpost-guneetan lortu da. Mankomunitateak egindako kalkuluen arabera, familia hauen hondakin organikoen kopurua guztira 2,5 tonatan murriztu da, eta hondakin horietatik 650 kilo konpost atera dira. Ikusi argazkiak

Mendialdea Mankomunitateak kalitate bikaineko 150 kilo konpost banatu ditu maiatzaren 10ean, Leitzaldeko Haur, Guraso eta Eskolen XV. Topaketa jardunaldian. Banatutako konpost hori Leitzako 72 familiaren hondakin organikoak kudeatzeko 2013ko azaroan jarri ziren hiru konpost-guneetan lortu da. Mankomunitateak egindako kalkuluen arabera, familia hauen hondakin organikoen kopurua guztira 2,5 tonatan murriztu da, eta hondakin horietatik 650 kilo konpost atera dira. Ikusi argazkiak

Hiru konpostaje-gune hauetan Leitzako herritarrek sortutako hondakin organikoen % 5a kudeatzen ari da.

Parte-hartzaileek konpostajearen balorazio oso positiboa egin dute, ikusten baitute haien hondakinak modu ekologikoan eta jasangarrian murrizten direla eta hori guztia herriko baratzetan eta lorategietan erabil daitekeen ongarri bihurtzen dela. Hondakinak tratatzeko sistema hau hondakinak sortzen diren toki berean ezartzen da eta horri esker garraio kostuetan aurrezten da; horretaz gain CO2a isurtzea ere saihesten da eta ingurumenari dagokionez, beraz, sistema jasangarriagoa da.

 

Haur, Guraso eta Eskolen Topaketa

Konpostaren banaketa Haur, Guraso eta Eskolen XV. Topaketa izeneko jardunaldiarekin batera egin da. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskolek, gurasoek, eta ikasleek urtero egiten duten jardunaldia da eta aurten 15. aldia izan du. Egunean zehar hainbat tailer, joko eta jarduera egin dira, guztiak ere familiei zuzenduak.

 

Parte hartzea

Konposta banatzeko egunean 200 lagunek parte hartu dute, haurrak nahiz helduak, eta Mendialdearen hurbileko beste mankomunitateetako ordezkari ugari ere izan da bertan, baita eskualdeko alkateak nahiz beste mankomunitate batzuetako lehendakariak eta teknikariak ere.

 

Konpostajean parte hartzeko (auzokoan nahiz etxekoan)

Mendialdeko herritar orok eman dezake izena auzo-konpostajean horretarako mankomunitatearen telefono zenbakira deituz (948510444). Izena ematea ezinbestekoa da, eta kanpainako materialak eta auzo-konpostajea egiteko trebakuntza jasotzeko eskubidea ematen du.

 

Argibide gehiago

Mendialdean auzo-konpostajea egiteari buruz edo jardunaldi honi buruz informazio gehiago eskuratzeko Bakartxorekin hitz egin dezakezu 948510444 telefono zenbakira deituta. Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun