Maiatzaren 17an ospatu zuten Areson Gure Esku Dago Eguna. Aresoarrez gain, Larraun, Lekunberri, Araitz, Betelu eta Leitzatik ere jende ugari hurbildu zen pestara. Goizean goizetik nabari zen giro bikaina. Musikariekin kalejira, herri kirol desafioa, pintxoak, graffiteroak... izan zituzten. Eguerdian bizi izan zen eguneko momenturik berexienetakoa, giza katea osatu baitzuten. Herriko plazatik abiatu eta barrio txinoan buelta eman ondotik, berriro plazan elkartu ziren. Segidan gure esku dago dantza eskaini zuten herritar batzuk. Eguzkiari aurre egiteko, zapi, txapel eta sonbrilen babespean ederki bazkaldu zuten plazan eta bazkalondoa bertsolariek alaitu zuten. Gure Esku Dago dantza eskaini zuten berriro eta gero erromeria giroan pasa zuten arratsa. Talo goxo goxoak jan eta tabernan edariak erosteko aukera ere izan zuten. Ikusi argazkiak