Maiatzeko bigarren larunbatean, Leitzaldeko haur, guraso eta eskolen topaketaren hamabosgarren edizioa burutu zen Leitzan. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko ume eta gurasoak bildu ziren pesta egun bikainaz gozatzeko.
Larunbat goizean kalejira batekin hasi zuten eguna eta gero konpostari buruzko hitzaldia izan zuten. Eguerdian tailerrak izan zituzten eta gero bazkaria. Bazkalondoan jokuak izan zituzten eta jolasean galdutako indarrak berreskuratzeko merendu berezia ere izan zuten.