Aurreko alean idatzi genuen PakeToki elkarteko zuzendari berria emakumea zela eta gerora jakin dugu Larrea elkarteko zuzendaria ere emakumea dela, Itxaro Gereño hain zuzen ere. Bakarra azpimarratu genuen aurrekoan eta horregatik norbait minduta sentitu baldin bada barkamena eskatu nahi nioke. Batzuetan gertatzen da berriak banaka jakiten ditugula, beste batzuetan nahiko presaka ibiltzen gara eta gero zuzendu edo hobeki esanda osatu behar izaten ditugu.