Apirilaren 12an Gure Esku Dago ekimenaren aldeko eguna ospatu zen herrian, eta aurreko ale batean aurreratu genizuen bezalaxe, egitarau oparoa prestatua zegoen. Mendi bueltan lagun talde ederra elkartu zen eta goizeko lehenengo orduetan zeruan lainoren batzuk ageri baziren ere, azkenean ongi eutsi zion euririk egin gabe. Mendi bueltaren ondoren plazan musika, pintxoak eta salda hartuz gustora egon zen jendea frontenis txapelketa azkarreko partidak jokatzen ziren bitartean. Antolatzaileak oso pozik agertu dira herritarren parte hartzearekin eta jasotako erantzun ona ikusita gauza gehiago antolatzen jarraituko dutela aipatu dute.