DBH 4. mailako ikasleak mendiak garbitzen aritu dira

JM BARRIOLA 2014ko maiatzaren 1a

JM BARRIOLA

Amazabal Institutuko ikasleek, azken zazpi urtetako ohiturari eutsiz, lan-saioa egin dute gure inguruak garbitu eta zaborrak jasotzeko. Ingurugiroaren aldeko keinua egiten dute ikasbidaira joateko dirulaguntzaren truke. Aurten ere fin aritu dira lanean eta  talde txikitan banatuta zabor pilak erretiratu dituzte Leitzalarretik, Plazaolako ibilbidetik eta beste hainbat txokotatik. Urtetan pilatutako 15 zaku botila eta plastikoak, latak, ontziak eta bestelako hondakinak jaso dituzte. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun