Maiatzaren 10ean hitzordu bikoitza

JM BARRIOLA 2014ko maiatzaren 1a

Maiatzeko bigarren larunbatean,  Leitzaldeko haur, guraso eta eskolen XV. topaketak ospatuko dira he­rrian. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko ume eta gurasoak bilduko dira pesta egun bikainaz gozatzeko asmotan. Goizeko 11:00etan kalejira  batekin hasiko dute eguna eta 11:30tan konpostari buruzko hitzaldia izanen da. 12:00etan tailerrak, 14:00etan bazkaria eta 16:30etik aurrera jokuak prestatu dituzte. Jolasean galdutako indarrak berreskuratzeko 18:00etan merendu berezia eginen dute. Eskolen topaketak ez dira maiatzaren 10eko hitzordu bakarra izanen. Mendialdea mankomunitateak konposta jaia antolatu baitu Arekozubi ondoan dagoen auzo-konpostagunean. Konposta aterako da eta familietan banatuko da, ondoren kanpaina bat abian jarriko da interesatutako  familia gahiago apuntatu daitezen auzo-konpostaguneak zabaltzea baita helburua.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun