Natur Bideen Eguna ospatu zuten maiatzaren 4an Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 5a

Jendea erruz ibili zen Leitzako geltoki zaharrean. Juan Mari Barriola

Plazaolako trenaren lehen bidaiaren mendeurrena gogoratu zuten

Maiatzaren 4an, Natur Bideen Eguna ospatu zen, Plazaolako trenbidearen mendaurreneko testuinguruan. Eguraldi ona egin zuen eta jende ugari azaldu zen Leitzako geltokia zaharra dagoen tokian. Bertan kokatuta zeuden artisauen lanak eta erakusketak ikusteaz gain herriko dantzari txikiak eta Aralar musika eskolako ikasleen emanaldiaz gozatu ahal izan zuten.

Pesta giroa nagusitu zen eta arratsaldean plazan Ortzadar taldearen eskutik eta dantzan aritzeko aukera bikaina izan zuten ausartenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun