Mendialdea Mankomunitateak web orrialde berria estreinatu du

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 5a, 12:12

Interneteko atari berrian hondakinen kudeaketari buruzko xehetasun guztiak kontsultatu daitezke

Mendialdea Mankomunitateak herritarrentzat eskuragarri egongo den web gune berria jarri du martxan. Atari berriak euskara eta gaztelaniazko bertsioa izango ditu ikusgai. Eskualdeko herri guztietako (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri) hondakinen kudeaketari buruzko informazioa jarri dute eskuragarri. Besteak beste, konposta gunea, birziklatzeko gunea, bilketa sistema ezberdinak eta herritarrei sortzen zaizkien ohiko zalantzak argitzen dituen txokoa aurki genitzake www.mendialdea.net  web orrialdean.

Horretaz gain, Mendialdean antolatutako ekimen eta jarduera ezberdinen berri ere jasoko du atari berriak albiste eta ikusi eta ikasi atalean. Gainera, Mendialdeako Mankomunitateak aurrerantzean sare sozialetan ere oihartzuna izango du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun