Leitzaldeko Eskolen Topaketa eta konposta jaia larunbaterako Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 9a

Duela bi urte Areson egin zen topaketaren irudia. Artxiboko argazkia

Hamabosgarren edizioa beteko du topaketak

Maiatzeko bigarren larunbatean, Leitzaldeko haur, guraso eta eskolen XV. topaketak ospatuko dira Leitzan. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko ume eta gurasoak bilduko dira pesta egun bikainaz gozatzeko asmotan. Egun berean, konposta jaia ere antolatu du Mendialdea Mankomunitateak.

Leitzaldeko haur, guraso eta eskolen topaketari dagokionez, larunbat goizeko 11:00etan kalejira batekin hasiko dute eguna eta 11:30tan konpostari buruzko hitzaldia izanen da. 12:00etan tailerrak, 14:00etan bazkaria eta 16:30etik aurrera jokuak prestatu dituzte. Jolasean galdutako indarrak berreskuratzeko 18:00etan merendu berezia eginen dute.

Konposta jaia

Eskolen topaketak ez dira maiatzaren 10eko hitzordu bakarra izanen. Mendialdea mankomunitateak konposta jaia antolatu baitu Arekozubi ondoan dagoen auzo-konpostagunean. Konposta aterako da eta familietan banatuko da, ondoren kanpaina bat abian jarriko da interesatutako familia gahiago apuntatu daitezen auzo-konpostaguneak zabaltzea baita helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun