Leitzako Mendibil mendi taldeak prestatu du apirileko ateraldia. Apirilaren 26an eginen du Otzaurte-Aizkorri-Urbia-Arantzazu ibilaldia, zailtasunik gabeko 5 ordu eta erdi ingurukoa. Ondoren bazkaria eginen dute Arantzazun.
Aipatu bezala, apirilaren 26an, larunbat goizeko 7:20an aterako dira Oialde paretik autobusez. Bazkaria Hotel Arantzazun eginen dute 14:30ean. Menuan, paella, oilaskoa eta natila izanen dituzte (Prezioa: 15 euro + BEZa). Autobusaren prezioa, berriz, 15 eurokoa izanen da. Aurrerako bazkideentzat 10 eurokoa.
Izen ematea apirilaren 22a (asteartea) baino lehen egin behar da Astizen, Maimurren edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikoan.