Pilota txapelketa eta barrikotea presoen alde

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Igor ELIZEGI

Pilotakadaz pilotakada sakabanaketaren aurka ekimenaren baitan pilota gozoaren txapelketa antolatu zen apirilaren 5ean. Bederatzi bikotek hartu zuten parte eta txapelketaren irabazleak Jon Narbarte eta Ekaitz Narbarte izan ziren. Ondoren, presoen aldeko barrikotea izan zen Gaztetxean. 100 lagun joan ziren afaltzera eta Olaizola eta Larregaineko sagardoa dastatu zuten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun