Mediku euskalduna eskatuz

Juana Mari SAIZAR 2014ko apirilaren 17a

"Nik mediku euskalduna nahi dut" kanpaina egin da eskualdean. Bideo bat grabatu, komunikabideetan elka­rrizketak eta iritzi artikuluak argitaratu eta eskuorriak banatu dira etxeetan. Areson ere landu da gaia eta gurasoek pediatra euskalduna izan dadin eskaerak sinatu dituzte. Oso gustora daude antolatzaileak egindako kanpainarekin, orain lanak fruiturik ematen ote duen ikustea falta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun